Albistea
Vitoria-Gasteizek trafikoa lasaitzeko garatu duen proiektua azalduko du Municheko Walk21 Nazioarteko Biltzarrean
Melbourne, Kopenhage, Portland eta Mexiko Hiria bezalako hirietan egin ondoren, aurten biltzarra Munichen antolatu da.
Irailaren 13an CEAren zuzendari Juan Carlos Escuderok hiriaren erdiko trafikoa lasaitzeko 2013aren hasieran abian jarri zen proiektua azalduko du hitzaldi batean, "Freeing up more space for people: traffic calming in 47 city streets" izenburupean.
Walk21 ekimenaren helburua ibilzearen inguruan komunitate iraunkor eta eraginkorragoak sortzea da, pertsonek oinezko moduak hauta ditzaten mugikortasunerako, osasuna hobetzeko eta lasaitzeko. Walk21ek sustatzen duen ekimenetako bat Gasteiz hiriak 2013ko martxoan sinatu zuen Ibiltzearen Nazioarteko Gutuna da.