eues

Albistea

Vitoria-Gasteizek nekazaritzako elikagaien estrategia aurkeztu zuen Glasgown izan zen COP26 gailurrean

Imanol Zabaleta

Vitoria-Gasteizko udalak Glasgowko COP26 gailurrean izan zuen parte-hartzearen baitan, azaroaren 3an Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendaria den Imanol Zabaletak “A dialogue on multilevel action on food systems for a just transition” izenburupean egin zen topaketa batean hartu zuen parte. Gasteizek agroelikaduraren esparruan duen esperientziagatik jaso zuen parte hartzeko gonbidapen hori.

Agroelikadurako sistemak berotegi efektuko gasen igorpen globalen herenaren jatorria dira eta biodibertsitatearen galeraren % 80a inguru eragin dute. Horregatik, oso garrantzitsutzat hartu da mundu mailako elikadura politika bateratua sortzea. Topaketan izandako eztabaidan zehar, klima aldaketari aurre egiteko eta oraingo zein etorkizuneko belaunaldien elikadura segurtasuna bermatzeko orduan elikagaien politika integratuek betetzen duten funtsezko tokia nabarmendu zen. Maila askotan antolatutako gobernantzaren garrantzia nabarmendu zen eta sistema jasangarri, bidezko eta erresilienteetara iristeko egin beharreko trantsizioa erraztuko duten politikak lerrokatzeaz hitz egin zen.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala