Vitoria-Gasteizek lankidetza teknikoko proiektu bati ekin dio Zeelanda Berriko Christchurch hiriarekin
Christchurch hiria eta Gasteiz IURC europar programaren baitan hautatu dituzte lankidetza tekniko bat sortzeko hainbat arlotan. Europar Batasunak diruz laguntzen duen IURC ekimenaren xedea da Europako hiriak eta beste kontinente batzuetakoak binaka elkartzea esperientziak trukatzeko. Aurreko batean, Gasteiz Kanadako Edmonton eta Windsor hiriekin elkartu zen antzeko esperientzia batean.
IURC programaren lan lerro nagusiak hiri garapen jasangarria eta berrikuntza dira, betiere “Europa 2020” kanpoko dimentsioarekin bat eginda eta Europaren bazkide diren herrialde eta eskualdeekin elkarlanean. Zentzu horretan, 3 lerro tematiko ditu oraingo deialdiak:
- Trantsizio ekologikoa eta Green Deal
- Hiri eta eskualde berrikuntza eta giza pobrezia
- Ekosistema eta sektore estrategiko berritzaileak, jasangarriak eta karbonoan neutroak
Gasteizek eta Christchurchek datozen hilabeteetan zehar garatuko dute lankidetza lana. Hiriko mugikortasuna, hiriko agroelikadura sistemak eta hiriaren birnaturalizatzea dira identifikatu diren intereseko lan lerroak.