eues

Albistea

Vitoria-Gasteizek Kanadaraino eraman ditu bere jasangarritasun politikak

Egitasmoan Europako lau hirik eta Kanadako beste lauk praktika onak trukatuko dituzte hiri jasangarritasunaren alorrean. Gure hiria Edmonton hiriarekin parekatu da lanerako. Edomonton Alberta estatuko hiriburua da, eta 900.000 biztanle izanik, apustu garrantzitsua ari da egiten azpiegitura berdeen aldetik. Gasteizko ordezkaritzan Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Udaletxea bera eta Neiker eta Tecnalia ikerketa zentroak daude. Kanadako bisitan zehar, lehenengo Toronton egin zuten bilera zortzi hiriek, eta ondoren gasteiztarrak Edmontonera joan ziren, binakako lana egiteko.

Gasteiz eta Edmonton arteko esperientzia trukean, hiriko azpiegitura berdeaz gain, beste zenbait gai ere aztertu ziren, esaterako mugikortasuna, kudeaketa energetikoa, uraren kudeaketa eta elikadura estrategia.

2015eko urriaren 19tik 24ra Edmontongo adituen talde bat hurbilduko da Gasteizera. Kanadiarren ordezkaritzan, udal teknikariez gain, zientziaren eta enpresaren alorretako ordezkariak ere egongo dira. Azkenik, elkartruke egitasmo osoaren azken ebaluazioa Kanadan egingo da 2016ko otsailean. Ekimenean parte hartzen duten hiriak honako hauek dira Europaren aldetik: Vitoria-Gasteiz, Tallin (Estonia), Almada (Portugal) eta Hannover (Alemania), eta Kanadaren aldetik: Edmonton, Ottawa, Hallifax eta Saanich.

Bilera Kanadan

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala