Albistea
Vitoria-Gasteizek jasangarritasunaren alorrean egindako lanari buruzko erreportajea TF1 frantziar telebista katean
"2012. urtean Europar Hiriburu Berde hautatua, Vitoria-Gasteizek lortu duen ospea orain mantentzeko lan egin beharko du". Horrela hasten da Frantziako lehen telebista kateak (TF1) gure hiriari buruz prestatu duen lana, "Vitoria-Gasteiz, espainiar Euskal Herriko paradisu ekologikoa" izenburupean. Bideoa egiteko hiria eta Eraztun Berdeko zenbait espazio (baratze ekologikoak, Salburuko parkea) bisitatu dituzte, eta kaleko jendea elkarrizketatu dute haien iritziak entzuteko.
Erreportajea ikusteko esteka: