eues

Albistea

Vitoria-Gasteizek IX. Ingurumen Biltzar Nazionalean (CONAMA) parte hartuko du

Espainiako Ingurumen Biltzar Nazionalak gero eta oinarri sendoagoak ditu. Urtez urte, ingurumen arazoez eta garapen iraunkorraz hitz egin eta eztabaidatzeko topagune nabarmena bilakatu da. Bederatzigarren ekitaldi honetan, abenduaren 1etik 5era, "El reto es actuar" lelopean, helburua ekiteko gogoa piztea, sustatzea eta bultzatzea izango da.

Vitoria-Gasteizek bi modutara hartuko du parte: alde batetik, eztabaida, mahainguru eta lan taldeetan egongo da ordezkatua teknikarien zein politikarien bidez, eta bestetik, erakustoki bat antolatuko du Vitoria-Gastiezko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana erakusteko.

Plan hau abenduaren 1ean aurkeztuko da CONAMAren gela dinamikoetako batean. Aurkezpen honen bidez, iradokizunak eta kritikak jaso nahi dira beste esparru batzuetan lan egiten duen jendearengandik, Plana hobetzeko asmoz.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala