Vitoria-Gasteizek Ingurumeneko Nazio Biltzarrean parte hartuko du
Aurten, Vitoria-Gasteizen partehartzea hirien jasangarritasunari estuen loturiko gaien testuinguruan kokatuko da.
Alfonso Alonso alkateak azaroaren 26ko Osoko Batzarrean parte hartuko du. "Estrategias de sostenibilidad urbana" izenaren pean, Bartzelona, Madril, A Coruña, Malaga, Murtzia eta Vitoria-Gasteizko hirien esperientziatik abiatuz, gai honen inguruko gogoeta kritikoa aberastuko duten argumentuak eskainiko dira.
Bestalde, Vitoria-Gasteizek hainbat Lan Taldetan parte hartuko du. Talde hauek ingurumen arazo desberdinen egoera eta eboluzioa analizatzen duten agiri multzo bat eztabaidatu eta prestatuko duten teknikari eta profesionalez osaturik egongo dira. Oraingo honetan, gure hiriak ondokoetan parte hartuko du: