eues

Albistea

Vitoria-Gasteizek ingurumen politika indartuko du estatuko aditu nazionalen laguntzarekin

Udalak iraunkortasunarekin lotutako gaietako zortzi adituk osatzen duten talde baten laguntza izango du, hiriaren proiektu estrategikoek ingurumenean duten eraginaz aholku eman diezaion, eta hartara, udal jarduera bakoitzak garapen iraunkorraren hiru zutabeak kontuan har ditzan: aurrerapen ekonomikoa, ekitate soziala eta ingurumenaren babesa.

Taldearen ekarpena, gainera, beste udalerri eta erkidegoekin lankidetza sareak osatzen laguntzeko tresna eraginkorra izango da, eta esperientzia trukea sustatzeko. "Ekarpenak batzea da helburua, eta horien bidez beste udalerri batzuentzat eredu izango den ingurumen politika bat lortzea; izan ere, lan egiteko eta garapen iraunkorra ulertzeko modu horrek Vitoria-Gasteiz ikusmiran jarriko du ingurumen gaietan", adierazi du Ingurumen eta Iraunkortasun zinegotzi Alba Cañadasek.

Ingurumen iraunkortasunarekin lotuta erabakigarriak diten alorretan ezagutza aurreratuagoa edukitzea ahalbidetzen duten mekanismoak bereganatu nahi ditu Udalak, hala nola hirigintza, mugikortasuna, energia eta klima aldaketa, biodibertsitatea eta ingurumenaren eta osasunaren arteko harremana. "Lagunduko diguten zortzi pertsona horiek gai horietako aditu ospetsuak dira, horregatik haien ekarpenak gure ingurumen politikaren balio erantsia dela uste dugu", gehitu du Cañadasek.

Adituen talde hori lehen ere aritu da elkarlanean Udalarekin. Zehazki, 2009 eta 2010ean hiru mintegi eman dituzte, ingurumen arloko hainbat gairi buruz: enplegu berdea, klima aldaketa, biodibertsitate eta osasuna, eta hirigintza plangintza iraunkorra.

Iraunkortasun alorreko adituen taldea (gaztelaniaz)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala