eues

Albistea

Vitoria-Gasteizek 'Ibiltzen den Hiria' saria jaso du

Ibiltzen diren Hirien Sareko kide da Vitoria-Gasteiz martxotik. Sareak "Ibiltzen den Hiria" sarien lehen edizioa antolatu du oinezkoen kultura sustatzeari lotutako proiektuak abian jarri dituzten udalerrien lana aitortzeko.

Vitoria-Gasteizek jaso du 2013ko Ibiltzen den Hiria saria "100.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan" atalean. Saria jasotzeko arrazoiak honako hauek izan ziren, epaimahaiaren arabera: "mugikortasun iraunkorraren esparruan ibilbide luzea du egina Vitoria-Gasteizek, oinezkoentzako azalera eta berdegune handiak ditu, zabalago egin diren espaloi asko, bai eta oinezkoen aldeko trataera ere bidegurutzeetako askotan. Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plan bat du, eta hari jarraiki hiria oinezkoentzako ardatz handiak sortzearen aldeko apustua egin du, esaterako Gasteiz hiribidean edo Antso Jakituna kalean. Superetxadien eskemaren arabera antolatuta, auzoetako barruko kaleetan motordun ibilgailuen protagonismoa gutxitu du. Udalerrian mugikortasun modu aktiboen aldeko apustu irmoa egin da, baina ez oinezkoak kaltetuz; oinezkoen eta txirrindularien arteko tirabirak murriztu nahi izan dira eta bizikletaren erabiltzaile berrien zirkulazioak oinezkoen mugikortasuna eta espazio publikoaren egoteko (ez soilik mugitzeko) kalitatea baldintza ez dezan bilatu da. Zentzu horretan, hiri erdiko 47 kaletan zirkulazioa lasaitzeko gauzatu den proiektua nabarmen daiteke. 30 km/h-ko gehieneko abiadura ezarri da kale horietan, eta bi zirkulazio lerro zituztenetan motordun ibilgailuei bat kendu zaie bizikletari autoen kontrako zentzuan doan bide bat emateko, horrela bizikletek gainerako ibilgailuekin galtzadan duen presentzia sendotuz eta espaloitik ibil daitezen saihestuz."

Ciudad que camina 2013

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala