Albistea
Vitoria-Gasteizek 'Green Week' izeneko astea ospatuko du maiatzaren 28tik ekainaren 10era bitartean
Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren eskutik, 'Green Week' izeneko astea antolatu du, Green Capitalaren eta iraunkortasunaren inguruko jarduerez betetako astea.
Egitarauaren barruan "Europako 21 Eskola Agenda 2011-2012: elikadura osasungarria" nabarmendu behar da. Izan ere, Gasteiz 21 Eskola Agenda egitasmoaren alorrean lanean ari diren ikastetxeen eta hirien Europako sarea osatzea sustatzen ari da. Era berean, elikadura osasungarria eta kontsumo iraunkorra landu dituen 2011-2012 ikasturteko 21 Eskola Agenda programako jardueretan parte hartu duten ikastetxeen arteko trukeak sustatu dira.