Vitoria-Gasteizek garraioaren arloko europar sari nagusia irabazi du, herritarren parte hartzearengatik
"Harrotzeko modukoa da, gure hiriko mugikortasun iraunkorrerako aldaketa erabakigarri eta historikoa den honetan arlo eta talde ezberdinen, boluntarioen... parte hartzea saritu eta nabarmentzen duelako. Gasteiztar guztiontzako saria da", Patxi Lazcozek Malmön (Suedia), irailaren 28an, izan zen ekitaldian saria jaso ondoren esan zuenez.
Garraio iraunkorra ezartzeko neurriak planifikatu, gauzatu eta ebaluatzerakoan horrekin zerikusia duten aldeei (herritarrak, garraio langileak, ikastetxeak, gobernuz kanpoko erakundeak) kontsulta egiteko askotariko prozesuak ezagutzen ditu sariak. Garraio arloko europar adituek osatutako epaimahaiaren ustez, azpimarragarriak dira plan zabal eta handinahia, mugiarazitako boluntario kopurua eta herritarrak kontsultan inplikatzeko emandako urratsak. Malmö hiriko garapen idazkari eta analista den Cristian Resebo epaimahaiko kideak hau adierazi zuen: "Vitoria-Gasteizek benetan jendeari entzuteko konpromisoa du, parte hartzea ez dela izan aurretik hartutako erabakiak justifikatzeko bitarteko hutsa".