Albistea
Vitoria-Gasteizek garraioaren alorreko Europako sari nagusia den CIVITAS saria lortu du, garraio publikoaren sare berria ezartzerakoan hiritarrek izan duten parte-hartzea dela eta
Vitoria-Gasteizek, irailaren 28an Malmön (Suedian) egin zen ekitaldian, CIVITAS europar saria jaso zuen, hiri-garraio hobea eta garbiagoa sustatzeko egin duen lanagatik. Sari horrekin, garraio publikoko sare berria ezarri zenean hiritarrei zuzenduriko kontsulta-prozesuan eredu izatea aitortu diote Vitoria-Gasteizi. Garraioaren alorreko adituek osatutako epaimahai batek emandako sari honetan hauek baloratu ziren: garraio publikoa hobetzeko anbizio handiko plana, mobilizaturiko boluntarioak eta publikoak kontsultan parte hartu zezan emaniko urratsak.