Vitoria-Gasteizek Fundació Fòrum Ambientalen Hiri Iraunkorraren Saria ematen duen epaimahaia atotsi zuen
Vitoria-Gasteizko Udalak Fundació Fòrum Ambientalen Hiri Iraunkorraren Saria ematen duen epaimahaia hartu zuen otsailaren 29an. Erakunde honek iraunkortasunaren aldeko ekintzak modu egokian bete dituzten Espainiako tokiko administrazio publikoak saritzen ditu sari honen bidez. Saria 5.000 biztanle baino gehiago dauzkaten udalerriek eta udalaz gaindiko tokiko erakundeek jaso dezakete.
Iaz saria Vitoria-Gasteizek irabazi zuenez, hurrengo urterako bilera (aurtengoa alegia) gure hirian egin zen, mekanika hori jarraitzen baitu sari honek.
Epaimahaian Vitoria-Gasteizko ingurumen zinegotzi Alba Cañadasek hartu zuen parte. Berataz gain, ondoko erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte: Bartzelonako eta Madrileko udalak, Ingurumen Ministerioa, Catalunyako Generalitata, Andaluziako Junta, Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioa, Catalunyako Energia Institutua eta Fundació Fòrum Ambiental.