Albistea

Vitoria-Gasteizek Europako Hiriburu Berdea izendatua izateko hautagaitza defendatu du Bruselan

Europako Batzordeak sei finalista aukeratu zituen 2012an edo 2013an Europako Hiriburu Berdea izateko aurkeztutako hautagaitzen artean. Horietako bat Vitoria-Gasteiz denez, hiriko ordezkarien talde politiko-teknikoak bertako hautagaitza defendatu zuen Bruselan, irailaren 7an eta 8an.

Epaimahaiak hainbat alderdi hartu zituen kontuan, hala nola, hiritarren partaidetza, Mugikortasun Iraunkorraren eta Eremu Publikoen Plana, soinu-kutsadura eta ur-kontsumoa.

Vitoria-Gasteiz, Bartzelona, Malmö (Suedia), Nantes (Frantzia), Nurenberg (Alemania) eta Reykjavik (Islandia) dira finalistak. Hiri irabazleen izenak ezagutzera emateko ekitaldia urriaren 21ean egingo da, Stockholmen, egungo Hiriburu Berdean.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu