eues

Albistea

Vitoria-Gasteizek ekitaldi-programa zabala antolatu du Hezeguneen Mundu Egunarekin bat egiteko.

Nazioarteko hitzarmen hori Iraneko Ramsar hirian sinatu zen, eta ekosistema partikular bat -hezeguneak- babesten duen munduko bakarra da. Hala eta guztiz, Europa da azken 40 urteetan hezegune gehien galdu duen kontinentea.

Ramsarreko Hitzarmeneko batzorde iraunkorrak gai hau onetsi zuen Hezeguneen Mundu Eguneko 2017ko edizio honetarako: “Hondamendien kaltea murrizteko hezeguneak”. Lelo horren bidez gaiarekiko sentsibilizazioa areagotu nahi da eta, halaber, agerian utzi hezeguneek muturreko gertaeren (uholde eta lehorteak, besteak beste) eragina eta horiek herritarrengan duten eragina murrizteko duten funtzio garrantzitsua.

Urteurren honen haritik, Gasteizko Udalak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hainbat jarduera antolatu dituzte herritarrak gune hauek babestearen alde sentsibilizatu eta kontzientzia har dezaten.

Antolatutako ekitaldien artetik aipagarria da Arkaraiko hezegunera egingo den bisita, Gorbeiako Parke Naturalean dagoen istingara. Habitat hori onuragarria da ekologiari eta paisaiari dagokienez, eta gainera, garrantzi sinbolikoa du, natur ondarea zaintzearekin konprometitu dauden herritarren identitate-loturak estutzen laguntzen duelako. Bisita hau Euskadin hezeguneen alorreko erreferentziazko beste bi zentroekin batera antolatu da (Txingudi eta Madariagako dorrea). Udalak Eusko Jaurlaritzarekin batera horrelako ekimen bat antolatzen duen lehen aldia da. Ekimenak gure lurraldeko hezegune txikien garrantzia ezagutaraztea du xede, zehazki, zohikaztegiek eta esfagnalek duten balioa.

Hirian antolatutako ekitaldiei dagokienez, CEAk Atariko ateak irekitzeko jardunaldia antolatu du gaurko 19:00etarako. Bertan, HASI fundazioko teknikari José María García jaunak uretako hegaztien arloko “bioadierazle” kontzeptuari eta Euskal Autonomia Erkidegoko uretako hegaztien jarraipen programari buruzko hitzaldia emango du. Programa horrek 1970eko hamarkadatik jaso ditu erroldak, eta ezinbesteko tresna da populazioaren kontserbazio egoera eta habitaten osasuna ezagutzeko.

Ostiral gauean, herritarrak Salburuko hezegunearen barrenean sartu ahal izango dira, baso-igel jauzkariaren bila, horixe baita parkeko espezierik nabarmenetakoa. Astebururako ere antolatu da ekimenik. Larunbatean, ekosistema horiei buruz sentsibilizatzeko eta kontserbatzeko alderdiei lotutako jarduera ludikoan parte hartzeko aukera izango dute gazteenek, “Hezeguneen Mundu Eguna ospatzeko jarduera” izeneko ekimena tarteko. Igandean, berriz, haurrentzako “ur planeta” ipuin-kontaketa izango da.

Salburuko behatokia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala