Vitoria-Gasteizek bulego bat izango du Bruselan 2012an, Europako Hiriburu Berdea sariaren karietara
Vitoria-Gasteizek bulego bat irekiko du Bruselan 2012an, hiria Europako Hiriburu Berdea izendatu izanaren karietara. "Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako Zuzendaritzarekin hitzarmena lotzen ari gara, Bruselako bulegoak Europako erakundeekin harreman arinagoa eta zuzenagoa izaten lagunduko baitigu", adierazi du Patxi Lazcoz alkateak.
Europar Batasunaren egoitza administratibo nagusian Vitoria-Gasteizek jartzeko asmoa duen bulegoa, besteak beste, helburu hauek betetzeko leihoa izango da: Europako Hiriburu Berdearen jarduerak ezagutaraztea eta "Aste Berdea" dela-eta zein urte osoan Bruselan ekintzak antolatzea, Vitoria-Gasteiz hiriaren izena eta marka Europa osoan indartzeari begira. Ordezkaritzako langileak arduratuko dira agentziaz, Vitoria-Gasteizko taldearekiko lankidetzan; Hiriburu Berdearen kanpoko ekintzak Europa osoan eta munduko gainerako lekuetan koordinatzeko balioko du agentziak. Bestetik, Rio +20 Gailurra izango da 2012ko hitzordu nagusietako bat, Nazio Batuek ingurumenaren alorrean antolatzen duten jardunaldi garrantzitsuena.