Vitoria-Gasteizek Brest hirian egingo den CIVITAS Foroan hartuko du parte
11.CIVITAS Foroa irailaren 30etik urriaren 2ra izango da Brest hirian (Bretainia, Frantzia). Vitoria-Gasteizek CIVITAS europar proiektuan hartu zuen parte 2008-2012 tartean, eta haren laguntzak aprobetxatu zituen gure hiriako azken urteetako mugikortasun estrategia garatzeko.
Urriaren 1ean Vitoria-Gasteizen trafikoa lasaitzeko gauzatu den proiektua azaltzeko aukera izango da, "Up more space for people: traffic calming in 47 city streets" izenburupean, Europako 200 hiriko politikarien eta mugikortasun alorreko teknikarien aurrean.
Gure hirian 2012. urtean egin zen CIVITAS Foroan parte hartu zutenek ezin izan zuten in situ ikusi Gasteizen azken urtean mugikortasunaren alorrean garatu duen ekimen nagusietako bat den hori, eta horregatik Bresten azaltzea interesgarria dela iritzi zaio.