eues

Albistea

Vitoria-Gasteizek bizikleten erregistroa dauka irailetik

Vitoria-Gasteizek bizikleten erregistroa dauka irailetik

Vitoria-Gasteizko Udalak udal erregistroa sortu du 18 urtetik gorako hiritarrek beren bizikletak erregistra ditzaten. Lapurretak eragoztea da helburua, eta bizikletak aurkitzeko eta identifikatzeko baliabideak erabiltzea, lapurtuz gero, berreskuratu ahal izateko. Bizikletei buruzko informazioa udalaren datu-base batean gordetzeaz gain, jabeei itsasgarri bereizgarriak emango dizkiete bizikletetan ezartzeko eta errazago identifikatzeko.

Are segurtasun handiagoa lortzeko, nahi izanez gero, Bicitronic markaketa-sistema ere ezar daiteke. Segurtasun-sistema osagarri horren osagai nagusia metalezko pieza bat da, torloju-itxurakoa, eta bizikleta markatzeko eta identitatea ezabatzeko aukerak eragozteko erabiltzen da. Bicitronic sistemak hainbat itsasgarri eta markaketa-elementu ditu, eta, horiei esker, argi eta garbi bereizten da zer bizikleta dauden erregistratuta.

Bizikletak erregistratzeko, udalaren webgunea erabil daiteke, edo bestela, herritarren arretarako bulegoetara, Ingurugiro Gaietarako Ikastegira edo ekimenari atxikitako dendetara jo daiteke. Edozein bide erabilita ere, bizikletan ezarri beharreko itsasgarri bereizgarria postaz jasoko dute erabiltzaile guztiek. Bicitronic sistema ezarri nahi dutenek ere ekimenari atxikitako denda batera joan beharko dute, bizikleta erregistratzeko eta erregistroko itsasgarria eta Bicitronic sistemaren torloju bereizgarria ezartzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala