Vitoria-Gasteizek Abetxuko auzoa biziberritzeko proiektua aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzako Izartu programaren bidez finantzatzeko
Izartu programaren helburua hirietako alde behartsuak biziberritzea da, Eusko Jaurlaritzak eta tokian tokiko administrazioek elkarrekin aukeratzen dituzten proiektuen baterako finantzazioaren bidez.
Abetxuko eta bere ingurunea biziberritzeko proiektua CEAk koordinatu du eta Gasteizko Udaleko zenbait sailek esku hartu dute horretan. Proiektuaren helburuetako bat auzorako sarbideak hobetu eta hiriko gainerako guneekin lotzea da. Horretarako, zenbait komunikazio-azpiegitura sortu eta berdegune zabala eraikiko dute. Horrek, gainera, Zadorra ibaiaren ertzetako ingurumen-egoera hobetzeko balio izango du. Horrez gain, auzoan kirol eta aisialdirako ekipamendu gehiago jarriko dute, eta baita prestakuntzarako, laneratzeko, gizarteratzeko eta kulturako programak ere. Azkenik, baratzezaintzako ekimenak garatzeko gune bat ere izango da auzoan.
Momentuan Eusko Jaurlaritzaren laguntzen ebazpenaren zain gaude.