eues

Albistea

Vitoria-Gasteiz mugikortasun iraunkorraren CIVITAS Foroaren egoitza izango da

CIVITAS Foroa Europar Batasunak sustatutako CIVITAS Ekimenaren markoan antolatu da. Ekimen horren xedea hirietan garraio iraunkor, garbi eta merkea sortzea da, politika sakon eta integratuetan oinarritutako neurriak garatuz eta aldi berean alor horretan adituak direnek taldean lan egin dezaten eta esperientzial elkartruka ditzaten ahalbidetuz.

Ekimena 2000. urtean abiarazi zuen Europar Batzordeak. Hiriko garraioa hobetzera zuzendutako neurri ausart eta berritzailaeak praktikan jarri eta saiatzeko asmoa duten europar hiriei laguntza ematea da haren helburua. CIVITAS Foroan guztira 31 herrialdetako 68 milioi biztanle biltzen dituzten Europako 200 hiri egongo dira ordezkatuta. Foroaren azken edizioa izango da hau. Kaunas, Krakovia edo Bolonia bezalako hirietatik igaro da, eta aurten Gasteizera iritsiko da Europako Hiriburu Berde izendatu duten urte berean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala