eues

Albistea

Vitoria-Gasteiz, klima aldaketari egokitzeko laborategi-hiria

Vitoria-Gasteizko alkate Patxi Lazcozek eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk Labein-Tecnalia fundazioarekiko hitzarmen bat sinatu dute, klima aldaketari egokitzearekin lotutakoa. "Laborategi-hiria gara, eta beste hiri edo eremu geografiko batzuetara estrapolatu daitekeen eredu ezin hobea", nabarmendu du alkateak.

Udalak klima aldaketarekin lotutako politika propioa sustatuko du, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak, Ingurumen Esparru Programak eta Klima Aldaketaren kontra Borrokatzeko Euskal Planak jasotako proposamenei jarraituz. Egokitze Plana lantzeko lehen fasean alderdi hauei helduko zaie:

  1. Hiriaren eta ingurunearen mapa termikoa egitea.
  2. Tokiko tenperatura eta prezipitazioei dagokienez etorkizuneko ikuspegi klimatikoak zehaztea.
  3. Zerikusia izan dezaketen alorrak identifikatzea: ur baliabideak, basoak, nekazaritza, hirigintza, osasuna eta abar.
  4. Alor bakoitzean izan daitezkeen eraginak identifikatzea.
  5. Klima aldaketaren ondorioen aurrean alor bakoitzak izan dezakeen indarra edo ahulezia neurtzea.

"Stockholmen Hiriburu Berdea izango dena erabakitzeko astebete falta den honetan, Gasteizek urteak daramatza iraunkortasunaren alorrean lanean, eta jarraitu beharreko eredua da [...]", Pilar Unzalu sailburuaren iritziz.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala