eues

Albistea

Vitoria-Gasteiz Ibiltzen diren Hirien Sarean

Jendea oinez

Vitoria-Gasteizko Udalak oinezkoen mugikortasuna sustatzeko premia onartu du, eta horregatik oinezko joan-etorriak sustatuko dituzten ekintza lerro espezifikoak garatuko ditu mugikortasun iraunkorraren markoan. Testuinguru horretan sinatu zuen gure hiriak Ibiltzearen Nazioarteko Gutuna eta bat egin zuen Ibiltzen diren Hirien Sarearekin.

Ibiltzen diren Hirien Sarearen helburua ibiltzearen kultura sustatzen ari diren hirien arteko lankidetza da. Sarearen bidez oinezko joan-etorriak erraztu nahi dira, oinezkoen eta txirrindularien bide segurtasuna handitu nahi da, espazio eta garraio publikoetan irisgarritasun unibertsala segurtatu nahi da eta hirietan garraiobide nagusia oinezko mugikortasuna izan dadin lortu nahi da. Ekintza lerro nagusiak Europar Batzordeak 1988ko urrian onartutako "Oinezkoen eskubideen gutunean" eta Ibiltzearen Nazioarteko Gutunean bildutako printzipioetan oinarritu dira

Sarearen barruan honako ekimenak sustatzen dira:

  • Oinezko mugikortasunaren eta haren potentzialaren sustapena.
  • Oinezko mugikortasuna hobetzeko interesa duten udalerrientzako laguntza teknikoa eta aholkularitza.
  • Oinezko joan-etorriak seguruagoak izan daitezen eta mota horretako mugikortasuna sustatzen dituzten azpiegiturak handitzeko ekimenen sustapena.
  • Erakunde publiko eta pribatuek ibiltzearen aldeko proiektuak eta eskola bideen egitasmoak susta ditzaten lortzea.
  • Oinezko mugikortasunean inplikatutako alde guztien arteko lankidetza.
  • Joan-etorri laburretan eta garraio publikora iristeko moduetan oinezkotasunaren sustapena funtsezko mugikortasun tresna gisa.
  • Turismo jasangarria oinezko joan-etorrietan oinarrituta.
  • Hurbileko merkataritzaren sustapena eta merkataritza gune irekien garapena.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala