Vitoria-Gasteiz hiriko mikroklimen ikerketa, IRRIGESTLIFE proiektuaren emaitza
Hiriko hainbat puntutan 16 estazio meteorologiko ezarri ziren, udan zehar (abuztuan, irailan eta urrian) datu klimatikoak jaso zitzaten 15 minututik behin. 5 parametro klimatiko nagusitan bildutako 16 aldagairen datuak erregistratu ziren: hezetasuna, tenperatura, presio atmosferikoa, haizea eta prezipitazioa.
Estazioaren kokapenerako, kontuan hartu zen balizko gradiente klimatikoak identifikatzeko baliagarria izatea. Hiru izan dira kontuan hartutako alderdiak:
- Ur korronteen presentzia
- Erdigunearen eta periferiaren arteko ezberdintasuna
- Hiriko arkitekturaren eragina
Erregistratutako informazioa hartuta, ureztatze premiei eragiten dizkieten aldagaien emaitzak sakonago analizatu dira.
- Airearen tenperatura
- Airearen hezetasun erlatiboa
- Haizearen abiadura
- Plubiometria
Eguzkialdiaren eragina beste bide batetik analizatuko da, gainerako aldagaiak konstanteak direla bermatu ondoren. Landareen ureztatze premietan eragin zuzena du, zuzenean erlazionatuta baitago ebapotranspirazioarekin. Ausaz aldatzen den aldagia da, hobeien eta kokapenaren araberakoa baita eta ez baitu gradiente klimatikorik betetzen hiriaren puntu batetik bestera.
15 minututik behin erregistratutako datuetatik, bai urte sasoien artean bai denboran zehar izandako aldaketak aztertu dira.
6.000 erregistro baino gehiagoko datu serieak analizatu dira estazio bakoitzerako. Momentu honetan analisi kartografikoa ari gara egiten eta emaitzak hiri osora estrapolatuko dituen lana egiten ari gara.
Euzkialdien analisia bukatu ondoren, proiektuaren saio pilotu bakoitzean dauden ureztatze premiak aurreikusteko algoritmoak garatuko dira. Saio pilotuak 2014an egingo dira eta algoritmoak ureztatze premia errealetara doituko dira, lorategi bakoitzen zein zon mikroklimatikotan dagoen kontuan hartuta. Horrela jakin ahal izango dugu zein tokitan eta zein neurrian ureztatu behar dugun.