Vitoria-Gasteiz hiriko kaleak bizikletaz ibiltzeko nola erabiltzen diren erakusten dituzten mapak, Naviki proiektuaren emaitza
CEA Naviki proiektuan ari da parte hartzen Münsterreko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatearen lidergoaren pean. Naviki plataforma garatu dute unibertsitatean, Europa osoko txirrindulariek bizikletaz egiten dituzten ibilbideak partekatu ahal izan ditzaten, eta bizikletentzako bereziki pentsatutako bideratzaile bat erabiliz txirrindulariok bizikletentzako egokienak diren bideak kalkulatu ahal ditzaten. Bideratzaile horrek Europa mailan funtzionatzen du (mugak kontuan izan gabe), eta noski, baita gure hirian ere.
Proiektuaren emaitza gisa, CEAk dagoeneko badauka informazio estatistikoa gasteiztarrek Navikiz egiten duten erabileraz. Emaitzarik interesgarrienen artean "heatmap" deritzenak daude, hau da, gaur egungo Naviki erabiltzaileek bizikletaz mugitzen direnean erabiltzen dituzten kaleak kolorez irudikatzen dituzten mapak. Bi heatmap sortu dira, bata abiapuntu batetik helmuga batera joateko kalkulatutako bideak erakusten dituena, eta bestea erabiltzaileek Navikira igo dituzten ibilbideak erakusten dituena.
Momentuz eskuratu dugun informazio estatistikoa honako hau da:
Kontzeptua | Kopurua |
---|---|
Bideratzailearekin kalkulatutako ibilbideen kilometroak | 8.257 km |
Bideratzailearekin kalkulatutako ibilbide kopurua | 937 |
Erabiltzaileek Navikira igotako ibilbideen kilometroak | 3.112 km |
Saihestutako CO2 kantitatea | 725 kg (estimazioa) |