Vitoria-Gasteiz Hiriburu Berde 2012 egitasmoa aurkeztu zaie gasteiztarrei
Urriaren 26an European Green Capital 2012 saria ospatzeko Udalak prestatu duen egitasmoa aurkeztu zen jendaurrean, Goiuri jauregian.
Ekintza hau Gasteizko alkate javier Marotik, Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak, Ingurumen eta Espazio Naturalaren koordinatzaile Luis Andrés Orivek eta Vitoria-Gasteiz Green Capital ekintzen koordinatzaile Mónica Ibarrondok aurkeztu zuten.
Lehen atalean Green Capital urterako programatu diren jarduerak azaldu ziren, gehien bat herritarren inplikazioari, gogoetaren sustapenari, praktika onen erakusketari eta European Green Capital sariaren balioak barreiatzeari zuzendutakok.
Bigarren atalean Vitoria-Gasteiz hiri sistema iraunkorragoa sortzera eta biharko hiri berdea gauzatzera bideratutako hainbat proiektu eta ekintza aurkeztu ziren. European Green Capital testuinguruan sustatuko diren plan eta ekimenen dekalogo bat azaldu zen, ahaztu gabe ekimen horiek sariaz haratago doazela.