Albistea

Vitoria-Gasteiz, hiri-diseinu jasangarri baten eredua Europako Ingurumen Ekintzako Seigarren Programarako

Europar Batasuneko Programa honetan zazpi estrategia tematiko finkatzen dira. Horietako bat, geroko Hiri-ingurumeneko Estrategia Tematikoa, alegia, 2005eko udan argitaratuko da. Helburua ikuspegi koordinatu bat izatea da, bai eta Europako herri eta hiriei laguntza sistematiko bat eskaintzea ere, ingurumeneko jarduerak eta hiri-eremuetan kalitatea hobe dezaten.

Aipatutako estrategia tematiko hori egiteko, oinarrizko dokumentu bat egin dute abiapuntu gisa. Dokumentu horretan estrategian bertan landu beharreko oinarrizko gaiak bildu dituzte. Dokumentu horretan Vitoria-Gasteiz adibide gisa hartzen da, hiri-diseinu jasangarriaren alorrean ingurumenean praktika egokiak egiten baititum, esaterako Eraztun Berdearen kasuan edo hiri hazkundea diseinatzeko orduan.

Agiri hau ondoko web helbidean topa daiteke (PDF formatua, 378 Kb):

http://europa.eu.int/eur-lex/es/com/cnc/2004/com2004_0060es01.pdf.

Ingurumen Ekintzako Seigarren Programa Komunitarioaren webgunea ondoko hau da:

http://europa.eu.int/comm/environment/newprg/index.htm.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu