eues

Albistea

Vitoria-Gasteiz, giza eskalako hiria' liburua argitaratu du CEAk

Liburuaren azala

CEAren argitalpenak errepasoa egin die azken 20 urteetan Udalak sustatu dituen esku-hartze nagusiei, eta bere helburua da azpiegitura berdearen eta mugikortasunaren alorreko ekintza horiek biltzea eta Gasteizko herritarrek zein beste erakunde eta esparru batzuetako pertsonek ezagutu ditzaten. Ekintza horietako asko hiri biziegokitasuneko praktika ontzat hartu izan dira nazioartean. Hartara, beste hiri eta udalerri batzuetan aplikatu ahal izango dituzte NBEk ezarri dituen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJE) betetzeko bidean aurrera egiteko.

Mugikortasunaren esparruan, adibidez, kaleak oinezkoentzako bihurtzeko eta bizikleta sustatzeko politikak, garraio publikoaren berregituratzea eta lehen superetxadiaren egokitzea azaldu dira. Azpiegitura berdeari dagokionez, Eraztun Berdearen sorrera eta zenbait auzo eta espaziotan gauzatu diren naturalizazio proiektuak deskribatu dira, adibidez nola bertako landaredia sartu den berriro zenbait tokitan, edo nola instalatu diren drainatze jasangarriko sistemak.

Egindako lanak laburbiltzeaz gain, argitalpenak etorkizunerako lan lerroak eta proiektuak aurkeztu ditu. Horiek jarraituta, xedea da hiriak bere “giza eskala” berreskuratu dezan eta jasangarritasun erreferente izaten jarraitu dezan.

Argitalpena euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz sortu da, nahi duen orok erabili ahal dezan.

Argitalpena 3 hizkuntzetan:

> www.vitoria-gasteiz.org/ciudadaescalahumana

> www.vitoria-gasteiz.org/humanscalecity

> www.vitoria-gasteiz.org/gizaeskalakohiria

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala