eues

Albistea

Vitoria-Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea 2012. urtean

"Sentipen bikoitza dugu, batetik poza eta bestetik ardura, Vitoria-Gasteizentzat horrelako nazioarteko sari batek duen eraginarengatik. Oso ilusionaturik eta pozik gaude Europako Hiriburu Berdearen titulua lortu izanagatik, eta herritarrekin partekatzeko gogo handia dugu", aipatu du Lazcozek.

Eta etorkizun hurbilari buruz hau gehitu du: "orain are gogorrago egin behar dugu lan, 2012an Europako tokiko gobernu guztiek oso gertutik begiratuko baitigute, baita europar erakundeek ere. Gaur bertan hasi gara pentsatzen nola egingo diegun aurre 365 egun zoragarri horiei".

Patxi Lazcozek gogoratu duenez, "sari hau oso garrantzitsua da garapen iraunkorraren alorrean. Gasteizek merezi zuen oihartzuna lortuko du, 30 urtez konpromiso izugarria erakutsi baitu bizitza kalitatearekin eta garapen iraunkorrarekin".

EMAITZA IRABAZLEA

Elkarrizketa Radio Euskadin

Euskal ordezkaritza gaur, ostiralarekin, itzuliko da Gasteizera, nahiz eta oraindik badauden beste ekitaldi batzuk Stockholm-en egiten ari diren topaketan:

  • 11:20 Irekiera hitzaldia: 'Hiriburu Berdeak 2030: Nola iritsiko gara?'. Richard Scase, Europako negozioen estratega nagusietako bat.
  • 12:10 Europako Hiriburu Berdea 2011: Hanburgo hiria. Ikuspegiak 2011. urterako. Anja Hajduk, Hanburgoko Hiri Garapenaren eta Ingurumenaren senataria.
  • 12: 30 Itxiera hitzaldia. Sten Nordin, Stockholm-eko alkatea.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala