eues

Albistea

Vitoria-Gasteiz eta Arabako standak arreta handia piztu zuen CONAMA 8ko parte hartzaileengan

Vitoria-Gasteiz eta Arabako standak

Ingurumen Biltzar Nazionala, ekitaldiz ekitaldi, ingurumen gaiak eta garapen iraunkorra aztertzen duen bilgunerik garrantzitsuena bihurtu da Espainia mailan. Azken ekitaldiak, 2006. urtearen bukaera aldean ospatu zenak, 10.500 biltzarkide bildu zituen, aurreko ekitaldian baino 3.000 gehiago alegia.

Ekitaldi honetako berritasun nagusia Tokiko Topaketa izenekoa izan zen. Topagune hau tokiko administrazioaren ikuspuntutik egindako eztabaidak biltzeko gunea izan zen, eta bere inaugurazio ekitaldian Vitoria-Gasteizko alkateak hartu zuen parte.

Vitoria-Gasteizek partehartze tekniko eta instituzional oso nabarmena izan zuen Biltzarraren topaketa, mahainguru eta jardunaldi teknikoetan. Horrez gain, gure hiriak erakustoki bat prestatu zuen Arabako Foru Aldundiarekin batera, hiriak iraunkortasunaren alorrean dituen proiektu nagusiak erakusteko, hala nola, Tokiko Agenda 21, Iraunkortasun Behatokia, Eraztun Berdea, Ingurumen Informazioko Sistema, garapen iraunkorrerako ingurumen sentsibilizazio eta hezkuntza programa, Bide Berdeen Plana, etab.

Biltzarraren azken ekitaldi honetan aurkeztu ziren komunikazioak online eskuratu daitezke ondoko helbidean:

http://www.conama8.org

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala