Vitoria-Gasteiz eskoletan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko duen proiektua, Ljubljanako CIVITAS Foroan aurkeztu da
> Vitoria-Gasteizek CIVITAS Foroan egindako aurkezpenaren PDFa
CIVITAS Foroa Europa Batasunak sustatutako CIVITAS Ekimenaren atal bat da. Ekimenaren xedea da hiri garraio jasangarri, garbi eta ekonomikoa bultzatzea, esparru zabaleko politika integratuetan oinarritutako neurriak garatuz eta alor horretako adituei elkarlanean lan egitea eta esperientziak trukatzea ahalbidetuz.
Ekimena Europar Batzordeak abiarazi zuen 2000. urtean, eta europar hiriei laguntza eman nahi die hiri garraioa hobetzeko neurri ausart eta berritzaileak probatzeko ahaleginean. CIVITAS Foroan guztira 31 estatutako 68 milioi biztanle ordezkatzen dituzten 240 hiri baino gehiago daude integratuta.
Foro horrek urtero egiten duen topaketaren 13. edizioa (2012an Vitoria-Gasteizen egin zena), Ljubljana hirian egin da 2016an. Bertan CEAk eskolako mugikortasun aktibo eta autonomorako duen programa aurkeztu zuen, "Urban Mobility for next generation" saioaren barruan. Aurkezpen elektronikoa honako helbidean kontsulta daiteke.