eues

Albistea

Vitoria-Gasteiz CONAMAren Iraunkortasunaren aldeko Herrien eta Hirien III. Tokiko Topaketan egon zen

2009ko azaroaren 30a eta abenduaren 2a artean CONAMAren Iraunkortasunaren aldeko Herrien eta Hirien III. Tokiko Topaketa egin zen Sevillan, profesionalen, herritarren, horien ordezkarien eta tokiko garapenarekin inplikaturiko gainerako eragileen artean eztabaida-foro bat eratzeko xedez. Eztabaida-foro horren helburua, hain zuzen, garapen iraunkorra lortzeko informazio-, esperientzia- eta ezagutza-trukea sustatzea da.

Ekitaldian, guztira 586 pertsonak eta 76 hizlarik hartu zuten parte. Vitoria-Gasteizko udalak Hiriko Mugikortasun Iraunkorraren Planari buruzko txostena aurkeztu zuen, baita jakinarazpen bat ere, Energiari eta Klima Aldaketari buruzko Jardunaldi Teknikoan. Bestalde, ingurumen-zinegotzi Alba Cañadasek "Hirien kudeaketa iraunkorraren erronkak eta aukerak" debatean parte hartu zuen, Sevillako, Murtziako, Valentziako, Santanderko eta Bartzelonako ordezkari politikoekin batera.

III. Tokiko Topaketari buruzko informazio gehiago:
http://www.encuentrolocal.org

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala