eues

Albistea

Vitoria-Gasteiz CIVITAS Forum izeneko biltzarraren egoitza izan da, hiria Green Capital dela baliatuz

CIVITAS ekimena Europar Batzordeak abiarazi zuen 2000. urtean, eta bere xedea da Europako hiriei laguntzea hiriko garraioa hobetzeko neurri berritzaileak probatzen eta aurrera eramaten. Helburu horiek erdiesteko, ekimenean parte hartzen duten hiriek mugikortasun iraunkorra sustatuko dituen neurri sorta bat abiarazi dute, den-denak tokiko baldintzetara molda daitezen espezifikoki diseinatuak.

Vitoria-Gasteiz hiri erakusle gisa ari da parte hartzen CIVITAS PLUS proiektuan, alegia, mugikortasun iraunkorra hobetzera zuzendutako hainbat neurri probatzen ari den hiri modura. Neurrion xedea berrikuntza sustatzea, ezagutza hobetzea eta esperientziak beste hiri batzuetara esportatu ahal izatea da. 2008tik 2012ra luzatu den proiektu honen emaitza modura, gure hirian neurri asko garatu dira (garraio publikoaren berrantolaketa, oinezko eta txirrindularientzako ibilbideen sorrera, motordun ibilgailuen lasaitzea, trafikoari buzuko informazioa eskaintzen duen atari digital baten sorrera, etab.) gure hirian automobil pribatuaren mendekoak ez diren bizi estiloak garatzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzeko. Zalantzarik gabe, CIVITAS proiektuan parte hartzea laguntza ekonomiko eta kontzeptual handia izan da Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana sustatzeko.

CIVITAS Forum biltzarra CIVITAS ekimenean parte hartzen dituzten hirietako ordezkari politiko eta teknikoak biltzen dituen urteroko ekimena da. Mugikortasun iraunkorreko ereduak sustatzeko lanean ari diren beste hiri batzuetako jendeak ere parte hartu du foro honetan. Hiriko garraio iraunkorra, garbia eta merkea politika integratuen bidez sustatzeko ideiak partekatzen dira bertan. Adituek taldean egin dute lan biltzarrean eta esperientzaik elkartrukatu dituzte.

Oraingo honetan 47 hiriko 397 lagun bildu dira Vitoria-Gasteizen, 2012an amaitzen den CIVITAS Plus proiektuak izan duen inpaktuaren inguruan aritzeko, ekimen horren etorkizuneko lan lerroen inguruko gogoeta egiteko eta proiektuan parte hartzen ari diren hirietan mugikortasun iraunkorra sustatzeko garatu diren neurriak ezagutzeko. Foroaren hamargarren edizioa izan da; aurrekoetan Kaunas, Krakovia, Bolonia, Malmö eta Funchal hirietan egin izan da, beste batzuen artean.

Biltzarra aukera ezin hobea izan da Vitoria-Gasteiz hiri trinko, konpaktu eta irisgarri gisa aurkezteko, eta biltzarkideei mugikortasun aktiboa sustatzeko (oinezko eta bizikleta bidezko joan-etorriak) eta garraio publikoa hobetzeko garatu diren ekintzak ezagutarazteko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala