eues

Albistea

Vitoria-Gasteiz bizikletaren aldeko 6 hiriren European Biking Cities itunean

"Aire garbiaren aldeko pedalkadak" da European Biking Cities itunaren leloa, eta bere xedea da bizikletaren aldeko politika lagunkoiak dituzten hirien sare bat osatzea, bizikleta sustatzeak gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko tresna ezin hobea dela kontuan izanik. Mugikortasuna bigarren sektorea da berotegi efektuko gas bolumen gehien igortzen dituzten sektoreen artean (lehena den eraikuntzak duen ia pisu berarekin), eta gaur egun gure hirietan airera kutsatzaile gehien igortzen duena.

Sei hirik osatu dute itun hau, eta bizikleta bidezko mugikortasuna modu aktiboan sustatzeko konpromisoa hartu dute proiektuak irauten duen bitartean (2015eko abuztua arte). Etengabeko elkarrizketaren eta hainbat topaketen bidez, esperientziak eta praktika onak elkartrukatuko dira bizikleta lehentasunezko ibilgailu bihurtzeko bidean aurrera egiteko.

Topaketetan beste hiri batzuetako ordezkariak, hedabideak eta GKEak ere gonbidatuta egongo dira, eta emaitzak beste hiri batzuetara zabalduko dira Europa mailako sareak erabiliz, esaterako European Cycling Federation (ECF).

Ituna osatzen duten hiriak erreferentzia dira nor bere herrialdean bizikleta mugikortasunaren esparruan: Brighton-Hove (GB), Bolzano (IT), Mannheim (DE), Potsdam (DE), Strasbourg (FR) eta Vitoria-Gasteiz. Hiri horiek itunaren gainerako kideekin egindako ezagutza trukeez baliatuko dira, eta horrez gain ikusgarritasun handiagoa lortuko dute tokiko, nazioko zein nazioarteko mailan, beren ahalegin eta konpromisoa erakutsiz.

European Biking Cities proiektuaren liderra Verkehrsclub Deutschland (VCD) da, garraioaren eta ingurumenaren esparruan lan egiten duen eta 60.000 bazkide dituen irabazi asmorik gabeko erakunde alemaniar bat. European Biking Cities Europar Batasuneko LIFE programak diruz laguntzen duen Clean Air (Aire garbia) makroproiektuaren atal bat da. Ingurumenaren aldeko Europako bederatzi erakunde ari dira lanean Clean Air proiektuan, europar hirietako airearen kalitatea hobetzeko asmoz.

European Biking Cities Postdam 2013

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala