Vitoria-Gasteiz, bizikleta mugikortasunaren alorreko praktika onen adibide Nantesen egin den Velo-city topaketan
Vitoria-Gasteiz bizikleta mugikortasunaren alorrean lider diren sei europar hiri biltzen dituen European Biking Cities proiektuaren eskutik joan zen Velo-city konferentziara.
European Biking Cities proiektuak "Good practices on cycling promotion from six pioneering European cities" izenburua duen eta hainbat praktika on biltzen dituen argitalpen bat aurkeztu zuen konferentzian. Argitalpenak hiru jarduera esparrutako ekintzak bildu ditu: txirrindularien eta oinezkoen elkarbizitza, bizikleten aparkalekuak eta zamalanetarako bizikleten erabilera. Vitoria-Gasteiz, Brighton&Hove, Bolzano/Bozen, Strasbourg, Mannheim eta Postdam hiriek hiru esparru horietan izan dituzten esperientziak kontatu dituzte argitalpenean.