Vitoria-Gasteiz bi proiektu europar berri, OpenNESS eta CITI-SENSE, praktikan jarriko den hiri pilotuetako bat izango da
OpenNESS proiektua, nahiz eta Europar Batasunak diruz lagundutakoa izan, mundu osoko 22 estatuko 35 bazkidek parte hartzen duten proiektu bat da. Bere xedea "kapital naturalaren" eta "zerbitzu ekosistemikoen" kontzeptuak testuinguru egoki batean kokatu eta zerbitzu ekosistemiko horiek administrazio publikoen jardunean txertatzea ahalbidetuko duten tresnak sortzea da. Tresna horiek hirigintzaren, uraren kudeaketaren eta lurraldearen esparruetan erabakiak hartzeko lagungarriak izango dira.
CITI-SENSE ere Europar Batasunak diruz lagundutako proiektu bat da. Bere xedea "herritarren behatokiak" garatzea da, herritarrok ingurumenari lotutako erabaki publikoetan parte hartzeko eta eragiteko boterea eskura dezagun.
Bi proiektu horietako bazkide den Tecnalia CEArekin harremanetan jarri da Vitoria-Gasteiz hiria bi proiektuetatik sortuko diren tresnak probatu eta praktikan jartzeko hiri pilotua izan dadin.