Albistea
Vital Kutxaren Mejora Fundazioak bizikleta paseoak antolatu ditu aurten ere Eraztun Berdean
Bigarren urtez, Vital Kutxaren Mejora Fundazioak bizikleta paseoak eskainiko ditu Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdean zehar. Txango hauek aukera ederra dira Eraztun Berdea modu alternatibo eta osasuntsuan bisitatzeko. Paseoei ekiteko, ekainaren 4an Olarizu eta Mendiola bisitatuko dira. Guztira 8 ibilbide beteko dira, asteazkenero bat, datorren uztailaren 23a arte. Izena emateko Mejora Fundazioaren bulegoetara jo behar da, Diputazio kaleko 23. zenbakiko atarian. Ekimen honetan CEAk aholkularitza teknikoa eskainiko du eta bizikleta maileguko udal zerbitzuaren bizikletak utziko ditu.