Albistea
VIII. kanpaina 'Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin'
Aurten kanpaina bereziki garrantzitsua izango da, pasa den udan izan diren suteek kalte larriak eragin baitituzte gure basoetan. Erabiliko diren zuhaitzak, antzina Salburua estaltzen zuten harizti hezeetan berezkoak diren espezieak izango dira: haritzak, lizarrak, astigarrak, etab. Baso mota honek arreta berezia merezi du, egun gure udalerrian oso leku gutxitan irauten baitu.
Landare banaketa abenduaren 18an izango da Espainia Plazan, Gabonetako Nekazaritza Azokarekin batera.