+Verde' buletinaren udako zenbakia argitaratu da
"+Verde" Eraztun Berdearen informazio buletinaren 9. zenbakia, 2011ko udakoa, argitaratu berri da. Zenbaki honen artikulu nagusia Olarizuko lorategi botanikoan sortu den germoplasma bankuaren ingurukoa da. Banku honek haziak kontserbatuko dituen biodibertsitate bankua izan nahi du, ondoren hazi horiek landareen populazioak sendotzeko, mehatxatutako espezieak birsartzeko edo habitatak leheneratzeko erabili ahal izateko.
Beste hainbat gai ere sartu dira zenbaki honetan: okil ertainak Gasteiz mendietan duen presentziaren inguruko azterlan bat, Eraztun Berdean ekainean eta uztailean izan diren kirol gertaeren inguruko informazioa, eta mugikorren birziklapenaren bidez Afrikako ekosistemak babesteko Atariak parte hartzen duen "Mugi zaitez oihanaren alde" kanpainaren albistea.