+Verde' aldizkaria. Eraztun Berdeko Berriak: udazkeneko zenbakia
Urrian Eraztun Berdeari buruzko "+Verde" informazio-aldizkariaren 6. zenbakia argitaratu zen, 2010eko udazkenari dagokiona, hain zuzen. Vitoria-Gasteizek jaso duen 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendapenari buruzko titularraz eta editorialaz gain, zenbaki horrek Arabako hiriburuak jaso duen beste aitorpen garrantzitsu bati buruzko erreportajea du: Biodibertsitate Fundazioak antolaturiko "LIFE+Europako Biodibertsitate Hiriburuak" lehiaketan 30.000 biztanletik gorako hirien kategorian irabazitako lehen sariari buruzkoa. Abetxukun antolaturiko Elikaduraren IV. Gizarte Topaketari, Salburuko parkean buruturiko mantentze- eta hobetze-lanei eta hezegune hori ornitologia-turismoari buruzko Birding Euskadi sarean sartu izanari buruzko artikuluek osatzen dute alea.
Aldizkaria helbide honetan dago PDF formatuan (242 KB):
http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/34959.pdf