Uztailaren 6an Gasteizen izandako kazkabar-ekaitzak gogor kaltetu zituen Salburuko hezeguneko hegazti txikiak
Uztailaren 6an Gasteizen eroritako kazkabar-ekaitzarekin lotuta, Ingurumen Gaietarako Ikastegiak basa-bizitzan izandako eraginaren inguruko balantzea egin du eta, zehatzago esanda, Salburuko hezegunean.
Gertakari meteorologiko horrek hegazti txikietan izandako eragin kaltegarriak ezagutzeko asmoz, CEAk, zientzialariekin batera, Salburuko hezegunean eraztuna jartzeko bi saio egin zituen: lehenengoa ekaitzaren aurretik, eta bestea gero.
Jardunaldi zientifiko horiei esker, fenomeno horrek gune eder horretan bizi den paseriformes ordenako komunitatean duen intzidentzia kalkulatu eta ezagutu ahal izan dute, lortutako emaitzak alderatuta.
Monitorizazioaren bidez, komunitate biologikoetarako funtsezko garrantzia duten hiru adierazle (ugaritasuna, produktibitatea -hegazti gazteen eta helduen harrapaketen erlazioa-, eta biziraupena) kalkulatu ahal izan dira. Parametro estatistiko horiek neurri txikiko hegazti-populazioen kontserbazio-egoera baloratzeko lagungarriak dira. Aldi berean, gainera, horien osasuna da ulertzeko zailena.
Ekaitzaren ostean lortutako emaitzek agerian utzi dute produktibitate-indizean jaitsiera nabarmena gertatu zela. Izan ere, Salburuko hezegunean jaiotako txorikumeen % 76 inguru galdu zen.
Espezifikoki, jaitsiera hori % 24 eta % 92 artekoa izan da. % 24koa lezkari arruntaren kasuan, eta % 92koa txio iberiarraren txita kopuruari dagokionez. Azken hori txori txiki bat da eta, habiatik ateratzean, 7 gramo eskaseko pisua izaten dute kumeek.
Bi kasu horietan, negua Saharaz hegoaldeko Afrikan igarotzen duten eta Europa mailan joera negatiboa (-% 5 eta -% 15 artekoa urtean) duten espezieak dira. Hori dela eta, gertaera klimatiko horiek Sahelen negua igarotzen duten hegazti horiek kontserbazio-egoera txarra areagotu egiten dute.
Eraztuna jartzeko jardunaldi horietan erregistratutako beste 8 espezieei dagokienez, ez dugu gertakari meteorologiko horrek haiengan izandako ondorioaren gaineko erantzuna emango luketen daturik.
Ugalketa-aldia
Neurri horretako kazkabarra (nekazaritzan lan egiten dutenek beldur berezia diote) ere faunarentzako arerio handia da. Argi dagoenez, harri-erauntsi hori gertatu deneko unea oso desegokia izan da hegazti gehienenentzat. Izan ere, haien bizitzako fase delikatuenetako batean daude oraintxe: ugalketa-aldian.
Eta harri-erantsi handien arazoak oro har hegazti guztiengan eragina duen arren, bereziki hegaztikumeak dira kalte handienak jasaten dituztenak. Habiatik atera berriak diren txitek ez dute muturreko gertakari meteorologiko horietatik babes hartzeko beharrezko esperientziarik eta, bustiz gero, hipotermia dela eta hil egin daitezke.
Gainera, ekaitzaren ostean elikagaiak topatzeko zailtasunak izaten dituzte eta gutxiago elikatzen dira. Ondorioz, harrapakari naturalen harrapakin erraz bihurtzen dira.
Harri-erauntsiek paseriformes ordenan askoz ere negatiboagoa eta zuzenagoa den beste intzidentzia bat ere izaten dute, uholdeak direla eta errutokiak suntsitu egiten direlako, helduak habia utzi egiten duelako eta, ondorioz, arrautza-multzoa hoztu egiten delako eta, zenbaitetan, gainera, arrautzak hautsi egiten direlako. Bestalde, lurreko gehiegizko hezetasunak eragina izaten du errunaldia aurrera atera ahal izateko txitaldiak eskatzen duen mikroklima delikatuan.
Zingiretako hegaztiak kontserbatzeko programa oinarri duen lan-ildo honi esker, gaur egun beroketa globalak bertako faunan duen ondorioa ezagut dezakegu. Hori dela eta, CEAk interesdunak gonbidatu nahi ditu Gasteizko Herritarren Zientzia Sarean jasotako edozein programatan parte hartzera.