Uztailaren 4, 5 eta 6an Vitoria-Gasteizko II. Paisaiaren Hiri Foroa ospatuko da
Foro hau bi gertaeraz egongo da osaturik: Jardunaldiak eta Lantegia. Bere xedea, ekologiak eta hirigintzak hiriaren eta bere lurraldearen planifikazioan bete beharko luketen lekuaz eztabaidatzea da, eta horretarako bertako zein atzerriko adituak, tokiko eragileak eta herritarrak daude gonbidaturik.
Paisaiaren Hiri Foroaren II. Jardunaldiak uztailaren 4tik 6ra izango dira Goiuri Jauregian. 'Hiri Berdeagoak' izenburupean, hiriaren eta naturaren arteko harremanek jasangarritasun marko baten baitan izan behar duten izaerari buruzko eztabaida proposatzen dute. Bertan, natur ondarea eta tokiko bioaniztasuna hiri eta eskualde plangintzarekin koherentea den modu batean hobetuko duten plangintza eta diseinu tekniken azterketa sustatuko da.
Jardunaldien osagarri gisa, hiri esparruetako plangintza eta kudeaketa ekologikorako teknikak aplikatzeko bidean aitzindari izan diren zenbait hiri eta eskualderen kudeaketari buruzko kalitatezko informazioa eskaini dezaketen zenbait adibide emango dira.
- Asteartea, uztailaren 4
PENTSATU hiriaren eta naturaren, gizakiaren, biosferaren arteko harremana - Osteguna, uztailaren 5
PENTSATU, PLANIFIKATU... hiriaren eta naturaren, gizakiaren, biosferaren arteko harremana - Ostirala, uztailaren 6
PENTSATU, PLANIFIKATU, KUDEATU... paisaia eta bioaniztasuna hiri esparruetan
Uztailaren 7an landa bisita bat egingo da Vitoria-Gasteizko eta Arabako hiria-lurraldea konexioa aztertzeko.
Honez gain, Jardunaldiek aztertuko duten gaiaren inguruko erakusketa bat paratuko da Olarizuko etxaldean (uztailaren 4an hasiko dena), eta "Vitoria-Gasteizko I. +Verde Saria" emango da Gure Txokoan (Frai Francisco Vitoria iblibidea, 23C) uztailaren 5ean.