Albistea
Uztailaren 16an Eraztun Berdeko II. mendiko bizikleta martxa egingo da
CEAk eta Goiena mendi taldeak Eraztun Berdean zehar mendiko bizikletaz egiteko ibilaldia antolatu dute aurten ere (bigarren aldiz jarraian). Ibilbide honek hirian bizikletaren erabilera bultzatzeko aukera eskaintzen digu, bereziki Eraztun Berdeko ibilbideetan zehar. Bestalde, parkeetako ibilaldia atsegina eta segurua izan dadin, hobetu eta aldatu beharreko alderdiak zeintzuk diren ikusteko baliagarria da.
Ibilbideak 30 kilometro inguru izango ditu, eta bi anoa gune antolatuko dira. 12 urte baino gehiago duen edozeinek parte hartu ahal izango du (16 urtetik beherakoek pertsona heldu baten laguntza izan beharko dute). Izena ematea gizarte etxeetan edo CEAn egin daiteke.