eues

Albistea

Utzi zeure aztarna: abenduaren 21ean 2.260 zuhaitz eta zuhaixka landatu ziren Mariturrin

Abenduaren 21a. igandean, egin zen proiektuaren lehen landaketa herrikoia Zabalganan, hain zuzen Mariturriko Bulebarrean. Guztira 2.260 zuhaitz eta zuhaixka landatu ziren. Ehunka pertsonak hartu zuten parte landaketan

Arantzabeltzak, basa-erramuak, gorostiak eta elorri zuriak (zuhaixken artean) eta lizarrak, gereziak, astigarrak eta basgurbeak (zuhaitzen artean) landatu ziren. Horiek dira, hain zuzen, Vitoria-Gasteizko erkameztietan bizi diren espezieak.

CEAtik biztanleria animatu nahi dugu proiektu honetan parte hartzera, eta horrela naturarekin harreman interesgarri bat sortzera. Landaketan parte hartu nahi baduzu edo ekimen honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, atsegin handiz lagunduko dizugu, Ingurugiro Gaietarako Ikastegian zuzenean edo proiektuaren webgunean, non erronka zirraragarri honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzun.

Informazioa:

http://www.vitoria-gasteiz.org/utzizeureaztarna

cea@vitoria-gasteiz.org

Tf: 945162696

foto plantación

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala