eues

Albistea

Urria nekazaritza ekologikoaren hilabetea izan zen Vitoria-Gasteizen

Urrian nekazaritza ekologikoaren sustapenari lotutako zenbait jarduera antolatu ziren Vitoria-Gasteizen. Urriaren 6an Nekazaritza Ekologikoaren Arabako Elkarteak (Bionekazaritza) urtero Aihotz plazan antolatzen duen azoka egin zen. Ekitaldi honetan berrogeita hamar erakuslek hartu zuten parte. Erakustoki horietako batean Olarizuko eta Urarteko baratze ekologikoetan ekoiztutako produktuak erakutsi ziren.

Bestalde, tokiko nekazaritza ekoizpeneko linea iraunkorragoak eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko merkataritza harreman zuzenak sustatzeko Zadorra Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu duten hitzarmenaren baitan, urriaren 15etik 18ra bisita tekniko bat egin zen Bavariara (Alemania). Gure hiria inguruko beste administrazio eta eragile batzuekin batera joan zen Munich-eko eskualdean nekazaritza ekoizpenaren, elikadura ekologikoaren eta bere eraztun berdearen plangintzaren alorrean egin dituzten ekimenak ezagutzera.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala