eues

Albistea

Urarteko, Zabalortuko eta Lakuakolore udal baratze ekologikoak astelehenean (maiatzaren 4) zabalduko dira, krisi sanitarioaren ondorioz itxita egon ondoren

Hiriko baratze ekologikoak

Urarteko, Zabalortuko eta Lakuakolore udal eta auzokoek kudeatutako hiri baratze ekologikoak astelehenean —maiatzak 4— zabalduko dira berriro, krisi sanitarioaren ondorioz aldi batez itxita egon ondoren.

Hori bai, hainbat baldintza jarri ditu Udalak, Osasun Ministerioaren gomendioak aintzat hartuta. Hain zuzen ere, edukiera mugatuta egongo da. Baratze komunitarioen ekipamendura lursail bakoitzeko pertsona bana joan ahal izango da, titularra, baratzean lan egitera, interakzio soziala ekiditen delarik, edonola ere bi metroko distantzia utzi beharko baita.

Gehienez lau orduz egon ahal izango da baratzean, eta Urarteko baratzeak tutoretza-orduetan bakarrik egongo dira zabalik.

Lanabesen etxola zabalik egongo da, baina pertsona bakarra sartu ahal izango da aldiko, eta gainerakoek kanpoan itxoin beharko dute, segurtasun-distantzia errespetatuz. Erabiltzaile bakoitza arduratu beharko da, gainera, heldulekua garbitzeaz, erabiltzen den bakoitzean. Zapi bat erabiliko da horretarako, eta 70ko alkohola, edo ur eta lixiba disoluzioa. Zapiak eta desinfektatzeko soluzioak erabiltzaile bakoitzak eraman beharko ditu.

Lanabesak erabiltzeko garbiketa-protokolo bat jarraitu behar da, heldulekua eta lanabesa bera garbitzeko, hasieran eta bukaeran. Leku bat moldatuko da horretarako, hustubidetik gertu, ur eta lixiba disoluzioarekin garbitzeko, lurra edo ura kutsatu gabe. Zapiak eta desinfektatzeko soluzioak erabiltzaile bakoitzak eraman beharko ditu. Garbiketa nola egin behar den azalduko duen kartel bat jarriko da. Komunak eta gainerako lekuak itxita egongo dira.

Lursail bakoitzaren barruan kudeatu beharko da belarra, debekatuta egongo baita beste inon uztea. Gainerako gomendioez gain —segurtasun-distantzia, eskuak garbitzea edo maskarak erabiltzea—, nahitaezkoa izango da eskularruak erabiltzea.

Informazio-kartelak jarriko dira hainbat lekutan, hala nola sarreretan eta etxoletan. Pertsonaren batek sintomak baditu, ezingo da baratzera joan.

> Hiriko baratze ekologikoei buruzko informazio gehiago

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala