eues

Albistea

Urarteko baratzeetako zenbait pertsona boluntariok Asiako liztorra Arabatik ezabatzeko programa batean hartu dute parte

Asiako liztorra (Vespa velutina) espezie inbaditzaile bat da, Araban lehen aldiz 2012. urtean antzeman zena. Gure eskualdean oraindik ez du harrapari naturalik, baina zenbait ikerketatan behatu dute zapelatz liztorjaleak espezie horretako aleak jaten dituela.

2018an zenbait abisu bidali zitzaien suhiltzaileei Urarteko instalazioetan Asiako liztorraren habiak aurkitu zirelako. Habia horiek kendu egin ziren.

Aurten, habia berriak sor daitezen saihesteko, liztorrei tranpak jarri zaizkie, Aldundiaren eta “La cuadrilla de la huerta” taldeko boluntarioen laguntzarekin. Urarteko 5 tokitan substantzia erakargarri batez hornitutako tranpak ipini dira, martxoaren hasieratik maiatzaren erdialdera arte, eta astero errebisatu dira, harrapatutako erreginak kontrolatzeko. Guztira Asiako liztorraren 10 erregina harrapatu dira eta, beraz, 10 habia berri sortzea galarazi da.

Vespa velutina, Gisa Ruizen argazkia, Pexels

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala