Urarteko baratze lehiaketako irabazleak
Urarteko baratze lehiaketako irabazleak
Udan Abetxukuko Urarte baratzeetan lehiaketa bat antolatu da baratzeetako erabiltzaileen artean. Lehiaketaren xedea izan da Urarten baratzeren bat duten pertsonen artean lankidetza eta kohesioa sortzea, elkar ezagutzea eta ezagutzak eta esperientziak partekatzea.
Etxean egindako konpostagailu onenaren kategorian, epaimahaiak diseinua, konpostagailuaren erabilera, eraikitzeko erabilitako materialak, erabilgarritasuna eta beste zenbait arlo izan ditu kontuan. Txundituta utzi gaitu erabiltzaileek konpostagailuak diseinatzean izandako irudimena. Benetan jaioa den jendea dugu instalazio horietan!!
Baratzerik politenaren kategorian, parte hartu duten erabiltzaileek ardura handia hartu dute baratzeak ikusgarri mantendu eta horrela gainerako erabiltzaileen botoa eskuratzeko, irabazleak bozketa herrikoi bidez erabaki baitira.
Tomate onenaren kategorian, azkenik, lehen saria tomate gorri elegante bati egokitu zaio eta bigarren saria bonbilla cherry tomate hori mordo bati. Oso goxoak epaimahaiaren hitzetan.
Honakoak dira kategoria bakoitzeko sarituak:
- Konpostagailu onena
- 1. Maria del Mar Martínez Fortun
- 2. Joaquín Miguel Santiago
- Baratze politena
- 1. Tatiana Akhrimenko Dubrovina
- 2. Maria del Mar Martínez Fortun
- Tomate onena
- 1. Maria Carmen Estivariz Apodaka
- 2. Joaquín Miguel Santiago
Horrez gain, baratze politenaren bozketan parte hartu dutenen artean zozketa egin da eta irabazlea María Dolores Martínez de Guereñu izan da.
Zorionak guztioi!