Albistea
CEAk 535 eskari jaso ditu Urarten dauden 63 baratze-sailetako bat erabili ahal izateko

Hiri baratzeen proiektuan, orobat, herritarrek bertako elikagaien eta elikagai ekologikoen ekoizpenak eta kontsumoak duten garrantziaz kontzientzia har dezaten eta Gasteiz inguruan hori ahalbidetzen duten proiektuetan parte har dezaten lortu nahi da. Lursail batez gozatzeaz gain, baratzeek mota askotako pertsona eta kolektiboei zuzendutako hainbat hezkuntza eta prestakunta jarduera eta programak eskaintzen dizkiete erabiltzaileei.
Alegazioak ebatzi ondoren, CEAk zozketa egingo du sailak esleitzeko. Onartutakoen behin betiko zerrenda martxoaren amaiera aldean argitaratuko da.