eues

Albistea

Urari buruzko Ingurumen Hezkuntz eta Sentsibilizazioko Jardueren Programa

Iaz AMVISAk Ura Aurrezteko Plan Integrala aurkeztu zuen. Programa honetan proposatutako ekimenen artean Komunikazio Plan bat dago, eta honen baitan, ikasleak eta herritar oro kontzientziatzera eta gaitzera zuzendutako jarduera sorta baten prestaketa aurreikusi da. Testuinguru honetan, AMVISAk Urari buruzko Ingurumen Hezkuntz eta Sentsibilizazioko Jardueren Programa aurkeztu du.

Programaren helburua partehartzaileei uraren irudi osoa eskaintzea da, izaki bizidunen funtsezko elementu gisa ikus dezaten eta bereziki uraren kontuek Vitoria-Gasteizen duten eraginaz ohar daitezen.

Programa funtsezko zenbait puntutan oinarrituko da:

  • Ikastetxeetan eskola komunitateak modu independentean egindako jarduerak.
  • Udalak eskainitako eskola jarduerak, Udalak berak kontrataturiko ingurumen hezitzaileek egindakoak.
  • Jende guztiari zuzendutako informazio, kontzientziazio eta gaitze jarduerak.

2003-2004 ikasturterako aurreikusi diren jarduerak ondoko hauek dira:

  • Zadorrako urtegietarako belaunaldi arteko bisitaldiak.
  • "Ura: ezinbesteko laguna": BLHko 1. zikloko ikasleentzako.
  • Ibilbideak Zadorran zehar.
  • Arakako edateko uren araztegira eta Krispiñanako araztegira bisitaldi gidatuak.
  • Ikasleentzako jarduerak Salburuako parkean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala