Albistea

Martxoaren 22an Uraren Munduko Eguna ospatu genuen

Gasteizko Udalak, AMVISArekin eta CEArekin lankidetzan, Uraren Munduko Eguna ospatu zuen martxoaren 22an, ura ekitatez eskuratzeari eta genero berdintasunari buruzko hainbat sentsibilizazio ekintza gauzatuz.

«Ura mugitzen den lekuan, berdintasuna hazten da» lelopean, erakutsi nahi izan zen edateko uraren eskuragarritasunak eta saneamenduak eragin zuzena dutela pertsonen bizi kalitatean, eta, bereziki, emakumeengan, munduko leku askotan oraindik ere beren garraioaren eta kudeaketaren zama beren gain hartzen baitute etxeetan.

Ekintza horien bidez, uraren kudeaketa jasangarriarekin, ingurumen hezkuntzarekin eta bidezko eta berdintasunezko hiri bat eraikitzearekin dugun konpromisoa berretsi genuen.

Egun horretan urtero gogorarazten da ura segurtasunez eskuratzea oinarrizko giza eskubidea dela, eta ezinbesteko zutabea ongizaterako, osasunerako eta aukera berdintasunerako.

Interesa dakizuke